Pilotaria eta korrikalaria

21.11.2017

Joko honetan pilotarekin kontaktu zuzenean bikotekide bakarra egongo da (Pilotaria), bestea korrikalaria izango da (Talde bat 11 tantoetara iristean rol aldaketa egongo da). Pilotariaren eginkizuna joko honetan bikoitza izango da lehena korrikalariaren lana erreztea eta beste taldekoarena zailagoa egitea, eta bigarrena beste pilotariari tantoa egitea lortzea. 

Bi pilotariak banakako partida bat jolastuko dute pilotari batek pilotari ematean kontrako korrikalaria pilotak (frontisean errebotatu ondoren) bote egin duen gunera ailegatu behar da kontrako pilotariak berriro errestatu baino lehen. Korrikalari ailegatu den zonan gelditu behar da pilotak lurrean botatuaz gune berria definitzen duen momentua ailegatu arte. Pilotariak korrikalaria gunera ez iristea lortzen badu bikote horrek bi tanto lortuko ditu, beste pilotariari tanto egiten badio ordea puntuazio normala izango da. Partida 22 tantotara jokatuko da.

© 2017 Eskukada proiektuaTodos los derechos reservados.
Creado con Webnode
¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar