Historia

Pilotaren hasiera Behe Erdi Aroan kokatzen dute Italiarrek, garai hartan, "pila" izeneko pilota jokoan aritzen ziren, beren eremuetan sakabanatu zelarik. Antzinako modalitate hau garatzen joan zen pixkanaka mendebaldeko Europan zehar. Lurralde frantsesean "jeu de paume"-an bilakatu zen (esku barneko jokoa), pilotaren aurrekari zuzena. Nobleak eta klerikoak ziren XV mendean praktikatzen zutenak. Bere aldetik, garai hartako euskaldunak "bote luzera" jokatzen hasi ziren, funtsean Frantzian jokatzen zenaren berbera zelarik, baina aldaketa batzuekin.

XIX mendearen lehen erditik aurrera euskal hiriek bazituzten jokatzeko pilotalekuak, Gasteizen kasuan bezala, hemen gaur egungo Prado kalean frontoi bat eraiki zelarik. Urte batzuk beranduago beste bat eraiki zen, Beti Jai frontoia, Alde Zaharrean. Arabako hiriburuak ez zuen pilotaleku egokia 1914ko abuztua arte eduki, Vitoriano Frontoia eraiki zenean. Bere aldetik, Bilbok Euskalduna Frontoia estreinatu zuen 1895ean, hiriaren "beste katedrala" izendatua izan zelarik. Gainera, bilbotarrek beste frontoi batzuk zituzten, San Francisco auzoan eraiki zena, Olimpia Aretoa, eta Iparralde kasurako.

Pilotak nonbait indarrik izan badu, Euskal Herrian izan da, eta garapen handia izan du azken urteetan. Kirol ospetsu honek gure gizartean duen finkapena argia da, eta telebistaren eta enpresek egindako lana nabarmenak izan dira. Aitzitik, ohitura hori galtzen joan da azken urte hauetan zehar eta berriz interesa berreskuratzeko helburuarekin antolatu dugu hau.

© 2017 Eskukada proiektuaTodos los derechos reservados.
Creado con Webnode
¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar