Elkarrizketa
Arlo honetako protagonista Jon Etxaniz da. Txiki-txikitatik barneratuta dabil euskal pilotaren munduan, bere aitak bultzatuta. Bere lehenengo urteak esku pilota praktikatzen jardun zituen, hasieran bere klubean ez zegoen adin berdineko haurrik eta askotan gogorik gabe zioan entrenatzera. Zirkuito honetako topaketei esker, bere adineko haurrekin elkartzen hasi zen eta euskal pilotari gustua hartzen hasi zen txapelketen munduan murgilduz.
Gaur egun, xisteran ibiltzen da txapelketan profesionaletan parte hartzen. Euskal herriko txapeldun izan da eta aurten berriz lehenengo postuen lehian ibili nahi du. Gainera, honelako topaketak oso begi onez ikusten ditu, ia ia beharrezkotzat hartuz euskal pilotan barneratzen hari diren haurrentzat.