ESKUKADA
Euskal pilota topaketa zirkuitua.
Zer dugu eskeintzeko?
ZERTAN DATZA ZIRKUITOAK?
Gaur egungo euskal pilota lehiaketetan arazo handi bat ikusi genuen. Partiden joko errealaren denbora oso laburra zen eta ondorioz pilotari gazteek askotan goiza galtzen zuten 7 bat minutu jolasteko.
Horregatik zirkuito berritzaile hau sortu dugu. Bertan bikoteka jolastuko da eta 4 euskal hiriburutan emango dira topaketa hauek. Hauetan pilota partida tradizionalak eraldatuko dira joko dinamikoagoak eta jokalariei pentsatzea bultzatuko dietenak. Horrela joko errealaren denbora handitu egingo da eta gerora jokalari azkarrak sortuko ditugu.
Partida bakoitzaren ostean lortutako puntuak bikotearen markagailu orokorrera igoko dira eta 4 topaketen osten puntuazio altuena duen taldea izango da irabazlea. Topaketa oro talde guztiak beraien artean jolasteko aukera berdinak izango dituzte joko nibelatua izan dadin.
Gorago aipatu ditugun emaitza horiek bilatzeaz gai, gasteek geure kirola maitatzea eta honek beraiengan zirrara sortzea da geure helburu nagusiena.
IRUÑA
Abenduaren 19a
Labrit pilotalekuan
GASTEIZ
Abenduaren 26a
Beti-Jai pilotalekuan
BILBO
Urtarrilaren 2a
Bizkaia pilotalekuan
DONOSTI
Urtarrilaren 9a
Atano III. Pilotalekuan
Animatzeko Arrazoiak
ZERK DESBERDINTZEN GAITU?
Joko errealaren denbora
Gaur egun euskal pilota tradizionaleko partidetan joko errealeko denbora pilotalekuan pasatzen dezunaren portzentai oso txikia da, guk sortutako zirkuito berritzaile honetan benetan jolasten den denbora bertan pasatzen denaren 85% izatea lortu nahi dugu.
Jokoaren berrikuntza kopernikarra
Partida tradizionalei aldaketak sartu dizkiegu hauek dinamikoagoak eginaz baina euskal pilota euskal pilota egiten duen zeinu hori galdu gabe.